2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2010eko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen Udalaren 2010eko aurrekontu arruntean; 499.270 euroko gastua, guztira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2010eko uztailaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Udalaren 2010eko aurrekontu arrunteko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedienteak (guztira, 499.270 euroko gastu goititua) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da iragarkia, aipatu gehikuntzak kapituluka laburturik:
-Gastu beheitituak:
A.-Eragiketa arruntak:
2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 14.770,00 euro.
3.-Finantza-gastuak: 56.500,00 euro.
4.-Transferentzia arruntak: 48.000,00 euro.
B.-Kapital eragiketak.
6.-Inbertsio errealak: 380.000,00 euro.
-Gastu goitituak:
A.-Eragiketa arruntak:
2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 91.046,00 euro.
4.-Transferentzia arruntak: 28.224,00 euro.
B.-Kapital eragiketak.
6.-Inbertsio errealak: 380.000,00 euro.
-Laburpena:
Gastu beheitituak: 499.270,00 euro.
Gastu goitituak: 499.270,00 euro.
Aldea: 0,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2010eko abuztuaren 10ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.
Iragarkiaren kodea: L1013611