104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Sukaldeko laguntzaileen kontratazioa

Alkatetza honek, abuztuaren 9an 79/2010 ebazpena eman du, eta haren xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

1. Nerea Elcarte Sanz kontratatzea San Adriango Udaleko lan-kontratudun finko gisa, sukaldeko laguntzaile (D maila) lanpostuan ari dadin San Adriango Udalaren zerbitzuan, destinoa izanik Santas Reliquias Haurtzaindegia (0 eta 3 urte bitarteko ikastetxea), San Adriango Udaleko Santas Reliquias (0 eta 3 urte bitarteko ikastetxea) sukaldeko laguntzaile izateko lanpostua oposizio bidez eta lan araubide finkoan betetzeko deialdiko hautapen probetan puntuazio altuena lortu duen izangaia izan delako. Deialdia 2010eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean.

2. Agintzea interesduna Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatzeko eta bertan alta emateko, araubide horren babespean geldi dadin, hori guztia lan-kontratua gauzatu eta sinatzen den egunetik aitzina.

3. Agintzea ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko, arlo honetan indarra duen araudia bete dadin.

4. Ebazpen hau igortzea Nerea Elcarte Sanzi eta ohartaraztea ezen, kontratua formalizatu ondoren, lanpostuan sartzeko hilabeteko epea izanen duela, gehienez ere, ebazpen honen xedapen zatiaren jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina. Bertzenaz, aipatu deialdiko 8.2 oinarrian ezarritako ondorioak sortuko dira.

5. Ebazpen honen xedapen zatia igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara eta Elena León Asesores aholkularitza enpresara, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1013438