2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
Alkateordearen izendapena
Erromantzatuko Alkatetzak, Toki Araubideari buruzko Legearen 23.3 artikulan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat, 2010eko abuztuaren 2ko 36. Ebazpenaren bidez, hurrengo alkateorde hau izendatu du:
1. alkateorde, María Pilar Goñi Irigoyen.
Ebazpen honen berri eman zaio Udaleko osoko bilkurari, 2010eko abuztuaren 2an egin presako osoko bilkura berezian.
Aditzera ematen da Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1. artikuluan ezarritakoa bete dadin.
Erromantzatuan, 2010eko abuztuaren 5ean.-Alkatea, Elena Rodríguez Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1013426