2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Habitat Berri, S.Coop.: Birzatiketako aldaketa, Udal Planeko ARS-3 banaketa eremuan, U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu unitate integratuan, L56 et L57 lurzatietan. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko abuztuaren 3an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 03-AGO-10 (8/UV).
"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Planeamenduko buruaren 2010eko uztailaren 21eko txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea birzatiketako aldaketa, ARS-3 banaketa eremuan U.I. XVI.-Arrosadia/Lezkairu unitate integratuan, L56 eta L-57 lurzatietan, Habitat Berri, Sociedad Cooperativaren jabetzakoak baitira, xedea izanik L56 eta L57 lurzatiak batu eta lurzati bakarra osatzea. Ondoriozko lurzatiaren azalera, L56-57 izena hartuko du eta hasierako bi lurzatien azaleren batura izanen da; gauza bertsua hirigintzako aprobetxamendu eta urbanizazio kargei dagokienez.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean.
3. Birzatiketako espedientearen behin betiko onespena baino lehen, talde prestatzaileak bertze dokumentu bat aurkeztu beharko du, Arkitektoen Elkargoak sinatua, eta bertan sartu beharko dira, bai proposamenaren azalpen zatian, bai aktan berean (3 eta 4. idatz-zatiak), L56 eta L57 lurzatien batzearen ondoriozko jabari publikoko lurzatiaren eitea, izan ere aldaketa ez ditu soil-soilik lurzatiak ukitzen."
Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1013425