2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Habitat Berri, S.Coop.: Lezkairuko Plan Partzialeko aldaketa (ARS-3) L56 eta L57 lurzatietan. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko abuztuaren 3an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 03-AGO-10 (7/UV).
Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Planeamenduko buruaren 2010eko uztailaren 21eko txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1.-Hasiera batean onestea Lezkairuko Plan Partzialeko aldaketa, Iruñeko Udal Planeko ARS3/U.I banaketa eremuan. XVI-Arrosadia/Lezkairu unitate integratuan, L-56 eta L-57 lurzatietan. Habitat Berri, Sociedad Cooperativa da jabea.
2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat bertako egunkarietan iragarkia agertzea.
3.-Plan partziala behin betiko onetsi aurretik, talde prestatzaileak agiri zuzendua aurkeztu beharko du, Arkitektoen Elkargoak ikus-onetsia, non hirigintzako arauditik kenduko baitira jarraian aipatzen diren determinazioak:
-Iruñeko Udal Planeko Ordenantzak bete behar izateagatik, ezinezkoa baldin bada bizitegirako blokearen estalkian behar diren panel tekniko guztiak jartzea, lurzati horri dagokionez ez da bete beharko delako ordenantza.
-Lurzatiko eremu libre mankomunatura sartzeko behar adina elementu baimenduko dira, hala nola, arrapalak, eskailerak eta abar.
-Urbanizazioa eginda, horren ondorioz aldatzen badira lurzatiko sestrak, proiektuko sestrak beren horretan mantendu beharko dira.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1013424