104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana U.I. XIX unitateko ZN-1 eremuan (Milagrosa)
Hasierako onespena.

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko abuztuaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-AGO-10 (6/UV).

Ikusirik xehetasun azterlana, tramitera aurkeztu dena eta udal arkitektoak 2010eko uztailaren 23an eman txostenari jarraikiz,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Sergio Carrera Murillok aurkeztu duena Clínica San Fermín, S.A. ordezkatuz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1013422