104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza hirtzarmena, Iberdrola, S.A.rekin sinatu beharrekoa, Lezkairuko BTAko obrak egiteko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko abenduaren 29an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 29-DIC-09 (15/UV).

Ikusirik Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia (JOB-02-JUL-09) zeinen bidez hasiera batean onetsi zen Iberdrola, S.A.rekin sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, Lezkairuko BTAko obrak egiteko, jendaurrean egon den epea iraganik espedientearen kontrako alegaziorik batere aurkeztu gabe, eta ikusirik, orobat, Udalak 2009ko abenduaren 18an prestatu txosten teknikoa eta espedientean dagoen gainerako dokumentazioa.

ERABAKI DA:

1.-Behin betiko onestea hirigintza hitzarmena, Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Iberdrola, S.A.ren artean sinatu beharrekoa, Lezkairuko BTAko obrak egiteko eta haren obra zuzendaritzarako, bertan sartutako aldaketekin, horiek espedienteari atixikirik dagoen 2009ko abenduaren 18ko txostenean argitzen baitira. Txosten horren bidez murriztu egin da hasieran onetsitako zenbatekoa, 130.583,54 euro beheititu baita, izanik orain 2.737.632,59 euro da, BEZa aparte.

2.-Iberdrola , S.A.ri ordaindu beharreko zenbateko horren murrizketa egoztea 2009. urtean ordaindu beharreko zenbatekoari, beraz, 586.470,49 euro izanen da, BEZa aparte.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bertako prentsan eta Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 6an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1013403