2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Hirigintzako aldaketa Alde Zaharreko S-1eko
Z-1, Z-2 eta Z-7 unitateetan eta S-2ko Z-4 eta Z-6 unitateetan, baita Araudi Orokorraren 39. artikuluan ere. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2010eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa, Alde Zaharreko S-1eko
Z-1, Z-2 eta Z-7 unitateetako araudi partikularrari eta Alde Zaharrari erantsitako aldeko S-2ko Z-4 eta Z-6 unitateetakoari, baita Araudi Orokorraren 39. artikuluari dagokionez, zehatz-mehatz, bizitegiei buruzkoari, hori guztia Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestaturiko dokumentuari jarraikiz.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Orkoienen, 2010eko abuztuaren 10ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Eranskina
Onetsitako aldaketa
HIrigintzako Araudi Orokorraren 39. artikuluari honako testu hau eranstea:
"S-1eko Z-1 Z-2 eta Z-7 eta S-2ko Z-4 eta Z-6 unitateetan dauden etxebizitza finkatuen banantzeari dagokionez, irizpide hauek ere ezarrikko dira:
-Zilegi izanen da egun dauden eraikinak banantzeahainbat etxebitzitzatan, betiere etxebizitza bat sortuz bizitegietarako eraikiak dauden 120 m² bakoitzeko, kontuan hartu gabe bertze azalera batzuk, alegia, biltegi, garaje eta abarretarako erabiltzen direnak, edota eremu komunei dagokiena, adibidez, zatiketa horizontalaren kasuetan. Eraikin bakar eta trinkoaren itxurari eutsiko zaio, eta lerroan ez dira inoiz hiru etxebizitza baino gehiago izanen.
-Ondoriozko etxebizitza bakoitzeko aparkatoki bat, bederen, islatuko da proiektuan, nola eraikinaren barrenean hala eraikin osagarri batean, betiere lurzati horretan berean.
-Frogatu egin beharko da aparkatokiak daudela eremu publikoan eraikinetik hurbil edo ondoan (aparkatoki bat gutxienez etxebizitza bakoitzeko). Beharrezkoa balitz, sustatzailearen kontura izanen litzateke eremu publiko nahiz pribatuak zolatzea (eta hala balitz, haiek lagatzea), hori guztia lortu nahi den helbururako."
Halaber, aldatu egin dira hirigintzako fitxak, S-1eko Z-1, Z-2 eta Z-7 lurzatietan eta S-2ko Z-4 eta Z-7 lurzatietan.
Iragarkiaren kodea: L1013477