2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Kontuen espedientearen irizpena
Kontuen Batzorde Bereziak, 2010eko abuztuaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko kontu orokorraren espedientea onestea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Erriberrin, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkatea, M.ª Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L1013506