104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2164/2010 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, kimikarien lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko ariketa guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitaratzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 28an emandako 54/2009 Ebazpenaren bidez, kimikari lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.

Hautapen-prozedura bukatu eta Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak behar den informazioa eman ondoren, bidezko da, deialdiaren bederatzigarren oinarriari jarraikiz, sartzeko prozeduran ariketa guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda onestea.

Deialdian eskatutako titulazio betebeharrak kontratatuak izateko deia jasotzen dutenek baizik ez dituzte frogatu beharko, behar diren agiriak aurkeztuz, deialdian ezarri bezala.

Ez dute halakorik aurkeztu beharrik izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan, azkeneko 5 urteetan, maila bereko edo goragoko (A) lanposturen bat bete dutenek edo betetzen ari direnek.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kimikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, ebazpen honen eranskin gisa, argitara ematea.

2. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (444/2007 Foru Agindua, urriaren 4koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

ERANSKINA

Kimikarien sarrerako hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 28an emandako 54/2009 Ebazpenaren bidez egindako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

Pérez Urdaniz, Jesús Javier

80,66

García Garaikoetxea, Adolfo

71,09

Iragarkiaren kodea: F1013673