2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Herri larreak enkantean
Leozko Udalak, 2010eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea baldintza ekonomiko-administratiboen agiria, herri larreen aprobetxamendua plegu itxien bidez esleitzeko enkante publikoa zuzenduko duena. Herri larre horiek honako herrietan daude: Amunarrizketa (2 lote), Benegorri (2 lote), Bezkitz (3 lote), Makirriain (3 lote), eta Santsoain (2 lote), den-denak Leozko Udalerrikoak.
Hasierako prezioa da 2,00 euro hektarea bakoitzeko eta behin-behineko fidantza, berriz, 90,00 euro.
Enkanteko baldintza agiria eta haren lote bakoitzeko zehaztapenak interesdunen esku egonen dira Udal Idazkaritzan, Iratxetan (Leotz) baitago, 9:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ortziralera; halaber, eskatu ahalko dira honako posta elektronikoan: ayuntamiento@leoz.es.
Delako enkantean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1013498