104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Jabetzari buruzko ikerketa eta berreskuratzea

Leozko Udalak, 2010eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen espediente bat abian jartzea 10 metro koadroko eremu zolatu baten jabetzari buruzko ikerketarako eta, hala bada, haren jabetza berreskuratzeko, erabilera publikokoak izan bailitezke 10 metro horiek. Eremu zolatu hori Oletan dago, 16. poligonoko 9. lurzatiaren barrenean; lurzatia Sergio Urdin Beriainen jabetzakoa da.

Zuzenean ukiturik daudenei banan-banan jakinaraztea badela ezertan ukatu gabe, eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, baita horretarako prestatu den txosten juridikoari jarraikiz ere, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen, baita eskubide babesari buruz izan daitekeen edozein dokumentazio aurkezteko ere.

Iratxetan (Leotz), 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1013497