104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Desafektazioa

Leozko Udalak, 2010eko uztailaren 30ean egin osokoa bilkura berezian, erabaki zuen eremu publikoko 2,20 metro koadroko zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea, banantzea egin ondotik, nondik eta Artariaingo 11. poligonoko 11. lurzatiarekin mugakide den 8001 bide-lurzatitik, hori guztia jabari edo edo erabilera publikoko kalifikazioa kentzeko eta Leozko Udaleko ondare ondasun bilakatu dadin, betiere Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan ezarritako babesean, aipatu lurraren zati hori besterendu nahi du eta ondotik saldu, nori eta 11. lurzatiko jabeei.

Halaber, kontuan hartuz desafektazioaren arrazoia izan dela sareen berrikuntzako eta zoladurako obrak, egun Artariainen egiten ari baitira, obra egiteko beharrezkoak badira zentimetro gehiago, bada, osoko bilkuraren erabaki honen babesean egonen da ekintza hori.

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12 eta 122. artikuluetan eta hurrengoetan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean haiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen.

Iratxetan (Leotz), 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1013496