1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
50/2010 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 83/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 30ean emandako 41/2010 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.
Erreklamazioak egiteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, bidezko da horiek izendatzea.
Azkenik, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoa betetzeko, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua adierazten dira.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.
2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturik, bera ordezkatzeko, Javier Álvarez García jauna mahaikide titular izendatzea eta Isidoro Alonso Sánchez jauna, ordezko.
3. Adieraztea oposizioko lehenbiziko ariketa 2010eko irailaren 27an (astelehena), 09:00etan eginen dela, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarrería kalea, 39).
Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dituzte nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.
Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna lehen adierazi bezala frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 16an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
-Txanda irekia.
Onartuak:
ALDAVE DORRONSORO, MARÍA TERESA
ÁLVAREZ AJURIA, NURIA
AÑÓN BAYO, LORENA
ARRATIBEL GAMBOA, AINHOA
ARTEAGA VILLAR, JUAN MARÍA
ARTOLA GUIJARRO, TERESA
BARCENILLA TIRAPU, MARÍA CAMINO
BARDAJI BLANQUE, SILVIA
BATUECAS GARCÍA, SOLEDAD
BLANCO RIVAS, CORINA
CALVO VILLAVA, MIKEL
CIFRIÁN RUIZ DE ALDA, PATRICIA
CORTIJO GÓMEZ, MARÍA VICTORIA
CRESPO OLANGUA, RAQUEL
DÍEZ OCHOA, MARÍA CRISTINA
DOMÍNGUEZ BARRERA, RAQUEL
EZQUERRENA TEJADA, SONIA
GAINZA TEJEDOR, AMAIA
GARCÍA ARANDA, MARÍA DOLORES
GARCÍA ECHEGOYEN, LORENZO
GARCÍA OLÓRIZ, KATIA
GARCÍA OLÓRIZ, MIRIAN
GARCÍA PASCUAL, MARÍA ALMUDENA
GIL HERNÁNDEZ, CRISTINA
GONZÁLEZ CALVO, NEREA
GONZÁLEZ GIL, ANA MARÍA
GUTIÉRREZ GARCÍA, MÓNICA
HURTADO RUDI, MARÍA
JÁUREGUI VIRTO, MARTA
LACUNZA CLEMENTE, PEDRO
LÓPEZ JIMÉNEZ, CRISTINA
MARQUÍNEZ LEGARREA, VANESA
MARTÍNEZ ARCE, MARÍA PILAR
MARTÍNEZ CIRAUQUI, MARÍA JOSÉ
MAYA CALVO, DIEGO
MONDRAGÓN RUBIO, NAIARA
MONTES DE OCA ROJAS, ANA MARÍA
MUNÁRRIZ GUEZALA, DÁMASO
OCAÑA GÓMEZ, URKO
ORTEGA RUIZ, VANESA
OTANO URRA, PABLO JAVIER
OTERMIN ELCANO, MARÍA TERESA
OYANGUREN CASTAÑEIRA, MIREN
PAZ JIMÉNEZ, JOSÉ JAVIER
PÉREZ OMEÑACA, MONTSERRAT
POLONIO RUBIO, RAQUEL
RODRÍGUEZ SIONO, ANA MARÍA
SANTAMARÍA IRIBAS, IRANZU
YOLDI SADA, CRISTINA
Baztertuak:
Eredu ofizialarekin bat ez datorren eskabidea aurkezteagatik eta ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:
CAMPIÓN ZABALZA, ALEJANDRO
Eredu ofizialarekin bat ez datorren eskabidea aurkezteagatik:
MENDIBURU ULZURRUN, ALTAIR
Iragarkiaren kodea: F1013642