2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2010eko abuztuaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea katastroko 99 eta 133. lurzatien xehetasun azterlana (Getze Galarreko Meseta industrialdeko 1.4 eta 1.5 lurzatiak), El Corte Inglés, S.A.k sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze Galarren, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L1013518