2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Aldaketa Udal Planeko determinazio xehakatuetan.
Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2010eko abuztuaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio xehakatuetan, katastroko 4. poligonoko 24, 25 eta 28. lurzatien esparruari dagokionez, Getze Galarreko Kontzejuak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79,3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze Galarren, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L1013515