104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

11 Bis ordenantza fiskala, Errausketa zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2010eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 11 Bis ordenantza fiskala, Errausketa zerbitzua emateko tasak arautzen dituena, baita espedientea jendaurrean jartzea ere hogeita hamar egun baliodunean.

Iragarkia 2010eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean, baita ediktuak ere entitate honen iragarki oholean ere.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan xedatuarekin bat, eta lege beraren 326. artikuluari jarraikiz bidezko da aldaturiko ordenantza horren testu osoa argitara ematea.

Lizarran, 2010eko abuztuaren 9an.-Alkatea, Mª Begoña Ganuza Bernaola.

11 BIS ordenantza fiskala, Errausketa zerbitzua emateko tasak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Errausketa zerbitzua ematea eta errausketa-kutxa arrunta erostea, horra zergapeko egintza.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Zerga-oinarria eta tarifak

4. artikulua. Errausketa-kutxa arrunta erosteko tasa ez da nahitaezkoa, erran nahi baita, subjektu pasiboak zilegi du ez erostea eta bertze bitarteko batzuk erabiltzea errautsak biltzeko.

Xedapen osagarriak

5. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.

ERRAUSKETA ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN
DUEN ORDENANTZA FISKALEKO ERANSKINA

Ordutegia: 9etatik 14ak arte.

A) Gorpuen errausketa: 409,48 euro.

B) Gorpuzkien errausketa: 145,00 euro.

C) Errausketa-kutxa arrunta: 51,74 euro.

Gainerako orduetan: tarifak %30 garestituko dira, aparteko orduetan lan egiteagatik.

Iragarkiaren kodea: L1013442