104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udal Planeko egiturazko aldaketaren hasierako onespena.
Akats zuzenketa

2010eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, argitaratu zen Berriobeitiko Udal Planeko egiturazko aldaketaren hasierako onespena, Berriogoitiko 14. poligonoko 143, 144, 142, 141, 140, 121, 122, 114 eta 113. lurzatiei dagokienez.

Akatsa atzeman da, egiturazko aldaketak ukitzen dituen lurzatiei erantsi behar baitzaie Ballariaingo 5. poligonoko 114. lurzatia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2010eko abuztuaren 17an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1013708