2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Barillasko (Nafarroa) Constitución etorbideko exekuzio unitatea (hiri lurzorua Udal Planean) urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena eta jendaurreko aldia
Barillasko Alkatetzak, 2010eko uztailaren 7an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Barillasko Constitución etorbideko exekuzio unitatea (hiri lurzorua Udal Planean) urbanizatzeko proiektua eta hura jendaurrean jartzea.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Barillasen, 2010eko abuztuaren 10ean.-Alkate udalburua, María Teresa Martínez Baigorri.
Iragarkiaren kodea: L1013560