104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Barillasko (Nafarroa) Constitución etorbideko exekuzio unitatea (hiri lurzorua Udal Planean) birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena eta jendaurreko aldia

Barillasko Alkatetzak, 2010eko uztailaren 7an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Barillasko Constitución etorbideko exekuzio unitatea (hiri lurzorua Udal Planean) birzatitzeko proiektua eta hura jendaurrean jartzea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2010eko abuztuaren 10ean.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L1013558