2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRAITZ-ORKIN
Herrilur baten desafektazioa, gero erabilera lagatzeko.
Hasierako onespena
2010eko abuztuaren 7an egin bilkuran, Arraitz-Orkingo Kontzejuak, kide guztiak ados egoniki, erabaki zuen 5.000 metro koadroko herrilur baten desafektazioa onestea, Arraitz-Orkingo 8. poligonoko 41. lurzatian. Desafektazioaren xedea da aldi baterako lagatzea Ultzamakoak NES merkataritzako sozietateari bere jarduera ekonomikoa handi dezan.
Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 143.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, horretarako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Arraitz-Orkinen, 2010eko abuztuaren 7an.-Kontzejuko burua, Pedro Larrainzar Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L1013480