104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa 11. ordenantzan, Musika Eskolako tasak arautzen dituenean. Behin betiko onespena

71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren hasierako onespena. Jendaurreko epea iragan da haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe, hortaz, behin betiko onetsitzat jo da. Hona hemen haren testua:

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.

2. artikulua. Maila bakoitzean matrikulatutako ikasleak behartuta daude tasa hauek ordaintzera.

3. artikulua. Ezarritako epeen barrenean eginen da matrikula, epea iraganik ez baita matrikulaziorik onartuko. Matrikula hori gauzatu ahal izateko bankuko diru-sarrera egin beharko da Aranguren ibarreko Udalak duen 2054 0257 14 3000000099 kontu zenbakian. Musika Eskolan aurkeztu beharko da eginiko ordainketaren ziurtagiria, eta bertan azaldu behar ikaslearen izena eta bi abizenak, baita honako kontzeptu hau ere: "Musika Eskolako Matrikula".

4. artikulua. Ikasturteko tasari dagokion zenbatekoa hiru kobrantzatan egin da (horietako bakoitza izanik urteko tasaren herenari dagokiona), eta ondotik zehazten diren egunetan, betiere ikaslea zein prestakuntza mailatan dagoen kontuan hartuta:

a) I, II eta III. mailetako ikasleentzat:

1. Lehen kobrantza: urrian.

2. Bigarren kobrantza: urtarrilean.

3. Hirugarren kobrantza: apirilean.

b) Ikasle helduak:

1. Lehen kobrantza: ekainean (hurrengo ikasturtekoaren herena).

2. Bigarren kobrantza: irailean.

3. Hirugarren kobrantza: abenduan.

Ikasleak baja ematen badu hiruhilekoan zehar ez zaio itzuliko dagokion zati proportzionala. Baja hori formalizatu ahal izateko, udaletxean edo musika eskolan eskabide bat bete beharko da ondoren zehazten diren datak baino lehenago, ikaslearen matrikulazioaren ikasturteari dagokion urtearen barruan, eta zein prestakuntza mailatakoak diren kontuan hartuta:

a) I, II eta III. mailetako ikasleentzat:

Lehenengo hiruhileko baja: irailaren 7a baino lehen.

Bigarren hiruhileko baja: azaroaren 30a baino lehen.

Hirugarren hiruhileko baja: martxoaren 15a baino lehen.

b) Ikasle helduak:

Lehenengo hiruhileko baja: ekainaren 15a baino lehen.

Bigarren hiruhileko baja: irailaren 7a baino lehen.

Hirugarren hiruhileko baja: azaroaren 30a baino lehen.

5. artikulua. Tasak tarifen eranskinean datoz. Ikastaro bakoitzean tasak igoko dira kontsumoko prezioen indizeak Nafarroan duen igoeraren arabera, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez.

Oro har %50eko beherapena ezartzen zaie familia unitateko hirugarren kideari (zenbateko gutxieneko tasari) eta hurrengoei, edo familia unitateko hirugarren instrumentuari eta hurrengoei, betiere familia unitate bereko bi kidek ikasten badute ikastetxean eta erroldatuta badaude.

TARIFEN ERANSKINA

2010/2011 ikasturtean aplikatzeko tarifak: Matrikula: 55 euro/ikasturte/ikasle. Bankuko diru-sarrera, ordenantza fiskal honetako 3. artikuluari jarraikiz.

Tasak

I. MAILA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1. ikasturtea

224 euro/ikasturtea

319 euro/ikasturtea

2. ikasturtea

287 euro/ikasturtea

372 euro/ikasturtea

3. ikasturtea

287 euro/ikasturtea

372 euro/ikasturtea

4. ikasturtea

287 euro/ikasturtea

372 euro/ikasturtea

II. MAILA

IKASTURTEA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1. zikloa

Prestaketako

ikasturtea

584 euro/ikasturtea

966 euro/ikasturtea

1. ikasturtea

584 euro/ikasturtea

966 euro/ikasturtea

2. ikasturtea

584 euro/ikasturtea

966 euro/ikasturtea

2. zikloa IE.

3. ikasturtea

647 euro/ikasturtea

1.029 euro/ikasturtea

4. ikasturtea

647 euro/ikasturtea

1.029 euro/ikasturtea

5. ikasturtea

647 euro/ikasturtea

1.029 euro/ikasturtea

2. zikloa PI.

3. ikasturtea PI

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

4. ikasturtea PI

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

5. ikasturtea PI

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

III. MAILA

IKASTURTEA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

1. ikasturtea

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

2. ikasturtea

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

3. ikasturtea

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

4. ikasturtea

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

5. ikasturtea

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

6. ikasturtea

700 euro/ikasturtea

1.103 euro/ikasturtea

III. MAILA

IKASTURTEA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Txistua

1, 2 eta 3. ikasturtea

4, 5 eta 6.a

509 euro/ikasturtea

802 euro/ikasturtea

II ETA III. MAILAK

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Bigarren instrumentua

(30 min./banakakoa)

340 euro/ikasturtea

510 euro/ikasturtea

Laguntzako pianoa

(30min./banakakoa)

III. mail. osag.

340 euro/ikasturtea

510 euro/ikasturtea

HELDUAK

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Musika tresna

(banakakoa 30 min./astea)

457 euro/ikasturtea

753 euro/ikasturtea

Musika tresna

(taldeka, 2 ikasle-50min/astea)

457 euro/ikasturtea

753 euro/ikasturtea

Musika tresna

(taldeka, 3 ikasle-60min/astea)

457 euro/ikasturtea

753 euro/ikasturtea

Konboa

234 euro/ikasturtea

350 euro/ikasturtea

Mutiloan, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1013454