2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Entzunaldia, betearazpen-aginduaren
espedientea abiarazteagatik
Ezinezkoa izan da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena egitea; hortaz, jakinarazi egiten zaie Lege bereko 59.5 eta 61. artikuluei jarraikiz ondoan jasotzen diren interesdunei.
Engracia Martínez Herrara.
Ramón Jesús Verano San Miguel.
Andosillako Udalak, alkate udalburuak uztailaren 21ean eman 182/2010 Ebazpenaren bidez, jarraian hitzez hitz azaltzen den ebazpena eman du:
Ikusirik aipatutako espedientean dagoen dokumentazioa, eta entitate honek eskaturik, aurtengo apirilaren 6an hirigintzako zerbitzuek ikustaldi bat egin ondoren Andosillako 3. poligonoko 206. lurzatian dagoen higiezinean (Barranco kalea, 15-B, Andosilla), hura zein egoeratan zegoen zehazteko.
Kontuan izanik, txosten teknikoan jasotzen denaren arabera, delako higiezinaren egoeran zenbait oker atzeman direla. Hona hemen:
-Barranco kalean malda pikoa dago, eta horren ondorioz 207. lurzatiaren kota 206.arena baino altuagoa da. Bi lurzati horiek eta kaleko tarte horretan haien ondoan daudenak ere induskaturik daude lurrean. Aldiz, Eras kalea laua da ia-ia, baina kota oso desberdina da bi kaleen artean.
-206. lurzatiaren zati bat okupatzen zuen eraikinetik inguratzailea geratzen da, adobezko, harlangaitzezko eta adreiluzko karga-hormez osatua. Lurzatiaren harlangaitzezko itxitura gorde egin da, baita sarrerako egurrezko atetzarra. Oraingo egoeran, ikusten da orubearen barrena sasitzaz eta hondakinez beterik dagoela.
Kontuan harturik eraikina egoera kaskarrean dagoela eta hori arriskutsua izan daitekeela, uste da beharrezkoa dela ondoko lan hauek egitea:
-Eraikina eraistea, hondakinak ateratzea eta orubea garbitzea. Lurzatiaren barrenean dauden zaborrak eta hondakinak ateratzea, kargatzea eta baimendutako zabortegira eramatea.
-Badago desnibel handia lurzatiaren ipar-mendebaldeko mugaren eta hego-ekialdeko mugaren artean; hortaz, egungo eraikina eristerakoan, zenbait eremu babesik gabe geratuko dira, eta bertan ezbeharrak gerta litezke.
Hori dela eta, eraikina eraitsi, hondakinak atera eta dena garbitu ondoren, behin-behinekoz itxiko da ipar-ekialdeko muga osoa, segurtasuneko kota batera iritsi arte, ezbeharrik ez izateko.
Itxitura hori eraikitzeko, zimentatze jarraitua paratuko da, eta haren gainean honako hau: ageriko adreiluzko eta/edo hormigoizko hormatxo bat, metro bateko zarpiatu bat eta metalezko hesi bat, metro batekoa hura ere.
Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 87. artikulua, non ezartzen baita lur eta eraikin mota guztietako jabeek haiek behar den egoeran mantendu behar dituztela segurtasunari, osasungarritasunari, apaindura publikoari eta bizigarritasunari dagokienez, kasuan kasuko xedearen arabera, behar diren lanak eginez egoera haiek kontserbatu edo konpontzeko eta beharrezkoak edo eskagarriak diren zerbitzuez hornitzeko, betiere ondasunaren erabilera eta ezaugarriak kontuan harturik (...).
Kontuan harturik ezen, Foru Lege beraren 19.5. artikuluarekin bat, Udalak, ofizioz edo interesdunen batek eskaturik, beterarazpen-aginduak ematen ahalko dituela, ondasun higiezinen jabeei eginarazteko erabilera, kontserbazio eta eraberritzearen eginkizunak betearazteko beharrezkoak diren lanak, baita ingurumenera egokitzekoa ere, legedi berearen 87 eta 88. artikuluetan zehazten den bezala.
Horrenbestez, esleiturik dudan eskumena erabiliz,
Ebatzi dut:
Lehena.-Espedientea irekitzea betearazpen-agindua ezartzeko Andosillako 3. poligonoko 206. lurzatian (Barranco kalea, 15-B) dagoen eraikinaren jabeei, hots, Engracia Martínez Herrerari eta Ramón Jesús Verano San Migueli, bertako okerrak konpontzeko beharrezko lanak egin daitezen.
Bigarrena.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluari jarraikiz, espedientearen berri ematea interesdunei eta hamabost eguneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak egin eta egokiak iruditzen zaizkien agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.-Interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea organo kolegiatu horren hurrengo bilkura arruntean.
Aditzera ematen da, betiere ohartarazita 15 eguneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu eta alegazioak egin eta egokiak iruditzen zaizkien agiriak eta justifikazioak aurkezten ahalko dituela.
Andosillan, 2010eko abuztuaren 16an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L1013703