104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

3/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2010eko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 3/2010 espedientea, kreditu gehikuntza bat sortu baita.

Iragarkia 2010eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Gastuak goititzea:

581 21000 kontu-saila: 34.269,60 euro.

Finantzabidea:

Diru-sarreretan:

871 kontu-saila: 34.269,60 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2010eko abuztuaren 11n.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1013507