104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatearen ordainsariak
eta zinegotzien bilkura sariak

Altsasuko Udalak, 2010eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

-Alkatetzaren ordainsari gordina %7 jaistea, 2010eko ekainaren 1az geroztik, hortik aitzina 35.446,81 euro gordin izanen baita urtean.

-Gainerako zinegotziek jasotzen dituzten gehienekoak %5 jaistea, organo kolegiatuetako bileretara joateagatik, hemendik aitzina gehienez ere 225,72 euro izanen baitira hilean.

Altsasun, 2010eko abuztuaren 6an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1013450