104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen
zerbitzuko mantentze lanetako eta saneamenduko ofizial
izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 19an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen.

Arauak

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze lanetako eta saneamenduko ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa eta lanaldi osoan betetzea. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Lanpostua honako txandakoa izanen da:

-Lanpostu bat txanda irekian.

1.2. Deialdiko lanpostua Alor Teknikoari atxikia izanen da eta Batzordearen plantilla organikoan 0502C06508 kodea du, eta izena, berriz, Mantentze lanetako eta saneamenduko ofiziala.

1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan C mailako lanpostuetarako oro har ezarritakoak, baita Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eta ordainsari osagarriak, halakorik balego, betiere aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta plantilla organikoan zehazten badira.

1.4. Izendatzen denak bete beharreko eginkizunak bere maila eta kategoriari dagozkionak izanen dira eta, bereziki, NAPik eginiko azterlanaren arabera, lanpostuaren nolakotasunean agertzen direnak. Hona hemen:

  • Saneamendu sareetako badaezpadako mantentze lanak egitea:

-Kamioia gidatzea.

-Xurgatzeko eta bulkatzeko tresneria eta uraren goi presioko tresneria erabiltzea.

-Ibilbideak eta zereginak antolatzea.

-Lan taldearen eta lanen ardura.

-Hustubide sifoidunak, saneamenduko hodiak, erregistro putzuak, kutxetak eta gainezkabideak garbitzea.

-Eguneroko parteak prestatzea.

  • Tresneriaren mantentze lanak egitea.

-Kamioa eta tresneria aldian behin olioztatzea.

-Mekanismo tikiak doitu edo aldatzea.

-Aldian behingo berrikuspenak tailer ofizialean.

-Nibelak egunero egiaztatzea.

  • Garbiketa.

-Garbiketa taldearendako iristeko modukoak ez diren hustubideak eskuz garbitzea.

-Karriketako zirkulazioaren mozketa Udaltzaingoarekin koordinatzea.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, betiere enplegu baldintzei buruzko akordioko zuzentarauen arabera, dagokion lan-egutegia aldatuta.

1.6. Halaber, deialdi honen bidez hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatu nahi dira, 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, betiere zerbitzuaren beharren arabera:

a) Hautapen prozesua gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, azkenaurrekoa gainditua izanik.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek edo izatezko bikoteek hartzen ahal du parte, zuzenbidez bereizita ez badago; halaber, haren ondorengoek eta ezkontide edo izatezko bikotearenek, zuzenbidez bereizita ez badago, 21 urtetik beherakoak bada, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo horien titulu baliokide bat izatea edo hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) C motako gidabaimena izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hori eskuratzeko moduan egotea.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

Espainiako hiritartasuna ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, betebehar horiek hautaprobak gainditu eta lanpostu horretarako izendatzeko proposamenean azaltzen diren izangaiek frogatu beharko dituzte, deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epe eta moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Desgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, eskabidean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren bat.

-Eskatutako titulazioaren fotokopia.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzi ondotik, Ur Batzordeko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Félix Zapatero Soria.

Ordezkoa: Manuel Ucar Catalán.

Mahaikidea: Jose Manuel Fernández Echávarri.

Ordezkoa: Diego Osta Bozal.

Mahaikidea: Antonio Mangado Beloqui.

Ordezkoa: Angel Miguel Fernández Fernández.

Mahaikidea: M.ª Paz Urdániz Hernández.

Ordezkoa: Francisco Orta Quinto.

Mahaikide idazkaria: Ines Lahoz García.

Ordezkoa: José Luis Zardoya Molinos.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren arrazoiak daudenean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete bete ondoren hasiko da oposizioa. onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Horren ondotik, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, erregelamenduari jarraikiz.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

-Lehen ariketa: teorikoa, idatziz bete beharko baitira erantzuna aukera bakarreko 80 galdera, ariketa hasi baino lehen epaimahaiak emaniko gehieneko epearen barrenean, galderak izanik deialdi honetako II. eranskineko gai-zerrendatik aukeratutakoak.

-Bigarren ariketa: teorikoa, idatziz bete beharko baitira bi gai, ariketa hasi baino lehen epaimahaiak emaniko gehieneko epearen barrenean, gaiak izanik deialdi honetako II. eranskineko gai-zerrendatik aukeratutakoak.

-Hirugarren ariketa: praktikoa, proba praktiko bat edo hainbat egin beharko dira, den-denak deialdi honetako II. eranskineko gai-zerrenda berariazkotik aukeratutakoak eta lanpostuari dagozkion eginkizunetakoak.

Ariketa eginen da epaimahaiak zehaztutako modu eta denboran.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 100 puntukoa izan daiteke, honela banatuta:

-Lehen ariketa: gehienez 40 puntu. Erantzun zuzen bakoitzari 0,5 puntu emanen zaizkio eta erantzun okerrak zehatuko dira, hain zuzen ere erantzun zuzen bakoitzaren balioari %50 kenduta.

-Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko balorazioa emanen da.

-Hirugarren ariketa: gehienez 30 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emanen du bere kalifikazioa, eta guztien banaz-bertzekoa izanen da ariketa zati bakoitzaren puntuazioa.

Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da oposizioko ariketa guztietako puntuazioak baturik.

6.6. Probak plika itxien sistemaren bidez eginen dira, horretarako dei bakarra eginez. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen bertze nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek.

Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.7. Hautaprobak egiteko, desgaitasuna dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.8. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean jarriko da azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalikikazioekin batean. Orobat, hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko dira.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautapen probak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko ariketetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik. Gero, Batzordearen buruari igorriko dio azterketa gainditu ondoren puntuazio altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena, arestian aipatu zerrendarekin eta espediente osoarekin batera.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Ur Batzordean:

7.2.1. Izangaia ez bada Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko langile finkoa:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren bat.

b) Oposizioan parte hartzeko eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

c) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako bertze administrazio publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria beharko dute aurkeztu, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Izangaia bada Tuterako Udalaren Ur Batzordeko langile finkoa:

a) Oposizioan parte hartzeko eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

7.3. Proposaturiko izangaiak agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da traba izanen eskabidean gezurra errateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Udalaren Ur Batzordeak bertze izangai batekin beteko du hutsunea, 7.1 atalean heldu den gaindituen zerrendan hurrengoa denarekin, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8.-Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Gobernu Batzarrak Tuterako Udalaren Ur Batzordeko funtzionario izendatuko du, eta lanpostu hutsa hari esleituko, aitzineko oinarrietan ezarritakoa bete duen izangaia, mantentze lanetako eta saneamenduko lanpostuan ari dadin.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Izendapenak eta jabetza hartzeak Tuterako Udalaren Ur Batzordeko nominako eta plantillako funzionario bilakatuko du, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Erranak erran, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein mutualitatetako eskubide pasiboen araubidekoa denaren kasuan, bi aukera izanen ditu: eskubide pasiboen araubide horretan babesturik jarraitzea, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.5. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan bertze administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiko 7.4 atalak agintzen duen maneran beteko da.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Hautapen prozesuaren ondorioz sortzen diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak, 1. oinarriko 6. lerroaldean agintzen denaren arabera, argitara emanen dira Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean.

9.2. Lortutako puntuazioak erabakiko du zein den ordena lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendan.

9.3. Mantentze lanetako ofizial izateko lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak arautuko dira Tuterako Udalak, 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bertan onetsi baitziren Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudiari jarraikiz ere.

9.4. Aldi baterako kontratatzeko zerrenda horietan dauden izangaiek, eskatzen zaienean, 2.1 oinarrian eskatutako nortasun agiri nazionalaren eta eskatutako tituluaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, dei egin ahal dakien.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Aditzera ematen da, halaber, Nafarroako Arartekoari kexa ere aurkezteko eskubidea dagoela, nahiz eta aintzat hartu behar den kexa horrek ez duela ebazpen administratibo edo judizialen betearazpena geldiaraziko, ezta haien aurkako errekurtsoak paratzeko legezko epeak etenen ere, errekurritzea bidezkoa denean betiere.

Tuteran 2010eko uztailaren 19an.-Tuterako Udalaren Ur Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ........................., adinez nagusia, NAN zenbakia:..............., jaioteguna: ............, jaioterria: ............., helbidea: ..........., karrika: ............., zenbakia.: ......, solairua: ........., posta kodea: ..........., telefonoa: ............, sakelako telefonoa: ...........

Honako hau azaltzen dut:

Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela bereizia izan, diziplina espedientearen bidez, inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

-[ ] Minusbaliotasuna dudala eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

-[ ] Ez dudala minusbaliotasunik.

Horrenbertzez:

Eskatzen dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze lanetako eta saneamenduko ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............).

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan eta hura garatzeko erregelamenduan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaio inprimaki honetan emaniko datu pertsonalak Batzordeak erabiliko dituela soil-soilik hautapen prozeduran zehar, eta haren gainean dituen eskumenetarako.

..............(e)n, 20...(e)ko .................aren ......(e)an.
(Sinadura)

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEKO BURUA.

II. ERANSKINA

1. Saneamenduko hodiak. Materialak. Piezak, zangan nola jarri. Tuterako Udalaren Araudi Teknikoaren aplikazioa (2003ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 25ean, argitaratua).

2. Saneamendu sare bateko erregistro putzuak: eginkizuna. Motak. Geometria. Osagaiak. Ur Batzordearen araudi teknikoaren aplikazioa.

3. Saneamenduko hargunea. Diametroak, materialak, kokapena, trazadura. Ur Batzordearen Araudi Teknikoaren aplikazioa.

4. Euri uren hustubideak. Definizioa, motak, materialak. Sareta motak. Ur Batzordearen Araudi Teknikoaren aplikazioa.

5. Gainezkabideak eta ekaitz tangak. Definizioa, funtzionamendua eta haren osagaiak.

6. Saneamenduko hodien probak. Ur Batzordearen Araudi Teknikoaren aplikazioa.

7. Saneamenduko hodiak eremu publikoan konpontzea. Jarraibideak. Erabili beharreko makineria eta lanabesak.

8. Saneamenduko instalazioen garbiketa: hodiak, erregistro putzua, gainezkabideak, sifoiak, hustubideak.

9. Hondakin uren ponpaketa: ponpa motak. Ponpaketako elementuak eta haren zergatia.

10. Hobi septikoak: oinarrizko osagaiak. Motak. Funtzionamendua. Mantentze lanak.

11. Presio handiko ura bulkatzeko tresneria, saneamenduko instalazioak garbitzeko. Funtzionamendua. Osagaiak. Mantentze lanak.

12. Xurgatzeko tresneria, saneamenduko instalazioak garbitzeko. Funtzionamendua. Osagaiak. Mantentze lanak.

13. Saneamenduko instalazioak garbitzeko erabiltzen den kamioia (txasisa). Funtzionamendua. Osagaiak. Mantentze lanak. Mantentzea.

14. Segurtasuna eta osasuna, saneamenduko instalazioak garbitzeko lanetan. Bitarteko eta gailu zuzentzaileak. Denen segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Norberaren segurtasunerako bitartekoak eta gailuak.

15. Gune konfinatuei buruzko araudia. Definizioak. Lanen baimena EC 1. kategorian. Sarrera 2. kategorian. Gune konfinatuak uraren saneamendu sarean, diren arriskuak eta badaezpada ere hartu beharreko neurriak.

Iragarkiaren kodea: L1012581