2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
2010eko lan publikoaren eskaintza handitzea Eguesibarko Udalean
Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak 2010eko uztailaren 2an egin bilkura arruntean erabakita, Udalaren 2010eko lan publikoaren eskaintza handitzea onetsi zen, ondotik ematen den zerrendako lanpostu hutsak gehitzen baitira, 2010eko martxoaren 2ko osoko bilkuran onetsitako 2010eko plantilla organikoan agertu bezala.
LAN-KONTRATUDUN FINKOAK
Lanpostua: administrari laguntzailea; lanpostu kopurua: 1; maila: D; sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lanpostua: aholkulari juridikoa; lanpostu kopurua: 1; maila: A; sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Errege Dekretuaren 3.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eguesen (Eguesibar), 2010eko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, José Anastasio Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1013959