104. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

424/2010 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ilarregiko 17. poligonoko 138 J azpilurzatian udal ixtegia legeztatu eta haren eraikuntzan hobekuntzak egiteko proiektuak, Ilarregiko Kontzejuak sustatuak, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik behar ez duela erabakitzen duena.

2010eko ekainaren 9an sartu zen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan udal ixtegia legeztatu eta haren eraikuntzan hobekuntzak egiteko proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez duen erabakitzeko laburpen memoria, Ingurumenaren Eraginaren gaineko Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako. Proiektua Ilarregiko 17. poligonoko 138 J azpilurzatian kokatzen da, ES 2200043 "Ultzama eta Basaburuko Hariztiak" Zainketa Bereziko Eremuan, Ilarregiko Kontzejuak sustatzen du, eta Ultzamako Udalak aurkezten.

Proiektuaren bidez, estalpe bat legeztatu eta haren eraikuntzan hobekuntzak eginen dira, klimatologia txarreko boladetan eta umatzean haragitako 20 behi, urtearen gainerakoa erregimen estentsiboan ematen dutenak, ukuiluan izateko.

Jarduera usadioko erabilera bati dagokio, eta bateragarria da Ultzamako eta Basaburuko Hariztiak izeneko ZBEko balioekin. Erreformari loturiko landaketak Paisaia Babestuko Kudeaketa Planeko eta ZBEko araudian ezarritakoari jarraitu beharko dio, erabiliko diren espezieei dagokienez.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina azterturik, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskineko irizpideetan oinarrituta, espedientean agertzen diren txostenak ikusita eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ilarregiko 17. poligonoko 138 J azpilurzatian udal ixtegia legeztatu eta haren eraikuntzan hobekuntzak egiteko proiektuak, Ilarregiko Kontzejuak sustatu eta Ultzamako Udalak aurkezten duenak, ez du Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik behar, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Baimen Bulegora eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1012265