1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIAREN 8/2010 FORU DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, Afganistango Segurtasunerako Nazioarteko Laguntza Indarrean Espainiak duen taldeko bi guardia zibilen heriotza dela kausa, dolu ofizialaren adierazpena egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean.
Afganistango Segurtasunerako Nazioarteko Laguntza Indarrean (ISAF) Espainiak duen taldeko bi guardia zibilen heriotza dela kausa, bidezkoa da dolu ofizialaren adierazpena egitea Nafarroako Foru Komunitatean.
Nafarroako Ikurrei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen 8. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariak dolu-egun ofiziala dekretatzen duenean baizik ez dela paratuko Nafarroako bandera haga erdian edo armarrian dolu-xingola duela, eta betiere hark agintzen duen epean.
Horrenbestez, Nafarrroako Gobernuk lehendakariaren ordez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta adierazi denarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. 2010eko abuztuaren 26ko 00:00etatik 24:00ak arte dolu ofiziala izanen da Nafarroako Foru Komunitatean. Tarte horretan Nafarroako bandera haga erdian egonen da eraikin publiko guztietan.
2. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iruñean, 2010eko abuztuaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakariordea, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1014179