101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 91/2010 falta-judizioa

Óscar Fernández Méridak, Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

Idazpuruan eta epaitzan hauxe dioen epaia eman da 91/2010 falta-judizioaren barnean:

263/2010 epaia. Gasteizen, 2010eko maiatzaren 3an.

Nik, Juan Manuel Aguiar Ruiz de Gaunak, Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiko magistratuak, bideratu den 917/2010 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi izan dira fiskal jauna eta, Felipa Daniela Correia Passos, salatzailea, eta Julio Hernández Jaime, salatua. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut.

Epaitza:

1.-Julio Hernández Jaime kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusita dagoen ebasketa-falta baten egilea den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera egunero 6 euroko kuotarekin, hau da, guztira 240 euro ordaintzera. Horrez gain, Flash Bank establezimenduari 88 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatzen dut, erantzukizun zibila dela-eta.

Ohartaraz bekio kondenatuari, ezarritako isuna ordaindu ezean, Zigor Kodearen 53. artikuluaren erantzukizun pertsonal subsidiarioari lotuta egonen dela.

2.-Julio Hernández Jaime kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera, horrelakorik sortzen bada.

Eta hori guztia jasota gera dadin eta Julio Hernández Jaimeri epaia jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Gasteizen, 2010eko uztailaren 9an.-Idazkaria, Óscar Fernández Mérida.

Iragarkiaren kodea: J1012933