101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ALACANTEKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. Autoak: 1299/2009

Vanesa Sirvent Asensi andreak, idazkari judizial gisa jarduten duela, Alacanteko Lan arloko 7. Epaitegian.

Autoak: 001299/2009.

Aditzera ematen da: epaitegi honetan, goian adierazitako erreferentzia-zenbakiarekin, diru-kopuru batengatik espedientea bideratzen ari da, Lorenzo Serra Berasalucek, Fidel Beneyto Segurak eta Antonio Gómez Cazorlak eskaturik, Crevisa, S.L.ren, New Work, S.L. ABLEren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka. Jarduketa horietan adierazi da 2010eko irailaren 22an 9.40an agertu behar dutela, eta, alderdi demandatua, New Work, S.L. ABLE, non den jakiterik ez dagoenez, honako honen bidez zitazioa egiten zaio egun eta ordu horietarako, honako ohar hau eginda: agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen du, eta aurrerantzean jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (LPLaren 59. artikulua).

Aditzera ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Alacanten, 2010eko uztailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Vanesa Sirvent Asensi.

Iragarkiaren kodea: J1012689