101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 268/2010 hipoteka-betearazpena

Aida González Arce andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Deutsche Bank SAEk eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Juan Carlos Sanguano Gutiérrezen eta Rita Senayda Manosalvas Peñalozaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 268/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da, tasazio-prezioa finkatuta, ondotik adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez. Ebazpena eman da; hona hemen hitzez hitz:

Antolaketarako eginbidea.

Idazkaria: Aida González Arce. Tafallan, 2010eko uztailaren 20an.

Deutsche Bank SAEren izenean eta hura ordezkatuta Alfonso Irujo Amatria prokuradoreak egin duen idazkia aurkeztutzat jo da eta, horrenbestez, abiaburuko autoei erantsi eta beste aldeari kopia eman bekio. Eta, eskatu bezala, Azkoiengo mugapeko hiri finkan dagoen higiezinaren enkante publikoa egitea erabaki da hogei egunez: familia bakarreko etxebizitza atxikia, Azkoiengo Arau Subsidiarioen U1 sektoreko plan partzialaren exekuzio unitatearen 16 A lurzatian eraikitakoa, gaur egun, Cañada
kaleko 28.

Azkoiengo mugapeko hiri finkaren (16- A-1 lurzatia) 1/168ko zati banaezinaren partaidetza lotuta du; lurzati hori telekomunikazioen zentro baterako erabiliko da.

Tafallako Jabetza Erregistroan inskribatua dago: etxebizitza: 1.946. liburukia, 164. liburua, 13. orria, 10.856. erregistro finka.

Partaidetzaren lotura: 1.969. liburukia, 168. liburua, 197. orria, 10.690. erregistro finka. Hipoteka-bermearen ondasuna den aldetik, zitazioa egiten da 2010eko irailaren 30eko 10:00etan agertzeko epaitegi honetako entzunaldi-aretoan. Iragar bedi hau, organo honetako iragarki oholean, jendaurreko ohiko tokietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz, eta bertan enkantearen baldintzak adieraziko dira, legeak xedatu bezala. Jakinaraz bekio hori betearazpenpekoari egun berean, betearazpen tituluan adierazten den helbidean.

Goian adierazitako finkaren tasazio-balioa enkanterako: 248.953,07 euro.

Jarduketa hauek ikusita eta jakinarazpena eta errekerimendua ediktu bidez eginda, jakinaraz bedi ebazpen hau epaitegi honetako iragarki oholean argitaratuko diren ediktuen bidez.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa jartzen bada ere, erabakitakoa beteko da. Jakinarazpenaren biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da errekurtso-idazkia, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita. Baldintza horiek bete ezean errekurtsoa ez da onartuko (PZLaren 451. eta 452. artikuluak).

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Hiri finka Azkoiengo mugapean. Familia bakarreko etxebizitza atxikia, Azkoiengo Arau Subsidiarioen U1 sektoreko plan partzialaren exekuzio unitatearen 16 A lurzatian eraikitakoa, gaur egun, Cañada kaleko 28.

Azkoiengo mugapeko hiri finkaren (16-A-1 lurzatia) 1/168ko zati banaezinaren partaidetza lotuta du; lurzati hori telekomunikazioen zentro baterako erabiliko da.

Tafallako Jabetza Erregistroan inskribatua dago: etxebizitza: 1.946. liburukia, 164. liburua, 13. orria, 10.856. erregistro finka.

Partaidetzaren lotura: 1.969. liburukia, 168. liburua, 197. orria, 10.690. erregistro finka.

Enkantea egiteko, finka 248.953,07 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2010eko irailaren 30ean eginen da, goizeko 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (Banesto, 0030 8538 42 0005001274 zenbakia, 3176 0000 06 0268/10 espediente zenbakia) ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tafallan, 2010eko uztailaren 20an.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1012844