101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 63/2010 falta-judizioa

Aida González Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: Lesio eta kalteak direla-eta bideratzen ari den 63/2010 falta-judizioan erabaki da Mounir Gassab jaunari zitazioa egitea, 2010eko irailaren 8ko 10:15ean 1. judizio-aretoan (Tafalla) eginen den judiziora ager dadin, salatu gisa.

Aditzera ematen zaio erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko dituela eta legelaria ere eraman dezakeela, aginduzkoa ez bada ere, eta ohartarazten zaio agertzen ez bada zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota geldi dadin eta Mounir Gassabi zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko uztailaren 26an.-Idazkari judiziala, Aída González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1012659