101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 233/2010 Prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak eskaturik, ofiziozko prozedura batzuen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, María del Carmen Huarteren, Juana eta Shkodrov Mehmedov Elgyun, SI.I., Luciane Oliveira Matosen, Sumaya de Oliveira Moreiraren, Juana María del Carmen Huarteren eta Mehmedov Elgyun Shkodroven aurka bideratzen ari den 233/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko irailaren 29ko 09:30etan 15. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Sumaya de Oliveira Moreirari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1012766