101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 117/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Jesús Angulo Gonzalok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Aurion, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 117/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Ebazpen hau eman den egunean amaitutzat jotzen dut Jesús Angulo Gonzalo jaunaren eta Aurión S.L. enpresaren arteko lan-harremana, eta enpresari agintzen diot langileari 5.185,73 euroko kalte-ordaina emateko. Orobat, enpresa hori kondenatzen dut langileari ordaintzera 2009ko abenduaren 15etik gaurko egunera arte jaso ez dituen soldatak, guztira 13.569,01 euro.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamora Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua, Luis Gabriel Martínez Rocamora.-Idazkaria, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Eta Aurion, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1012812