101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 365/2010 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, M.ª Nieves Julian Manzano andreak eskaturik, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantzaren erreklamazioa dela-eta, Boutique Broker S.L.ren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren aurka bideratzen ari den 365/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko urtarrilaren 12an, 11:40an, 14. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4, 1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketa egitera, demandatuak berak agertu beharko du, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta honek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Boutique Broker, S.L. enpresa demandatuari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1012946