101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 118/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

305/2010 epaia. Iruñean, 2010eko ekainaren 15ean.

Edilberto Esteban Iglesiasek, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 118/2010 falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan alderdi izan dira, batetik, María Isabel Oroz Borromeo andrea (NAN zk.: 15758148), Alfaro legelaria defendatzaile izan duela, eta bestetik, José Luis Molinero Turrillas jauna (NAN zk.: 15808805), eta Fiskaltzak parte hartu du Legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, epai hau eman dut.

Epaitza hau ematen dut:

José Luis Molinero Turrillas absolbitu egiten dut egotzi dioten mehatxu-faltatik.

José Luis Molinero Turrillas kondenatzen dut, lesio-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, José Luis Molinero Turrillasek 180 euroko isuna ordaindu behar du.

José Luis Molinero Turrillas kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta José Luis Molinero Turrillasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1012749