101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 114/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, desobedientziagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Aitor Estévez Apellániz, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Aitor Estévez Apellánizek 180 euroko isuna ordaindu behar du.

Aitor Estévez Apellániz kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Aitor Estévez Apellánizi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1012748