101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 249/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ordena publikoaren kontrako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2009ko irailaren 22an.

José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ordena publikoaren kontrako falta batengatik Israel Augusto Arana Cornejo jaunaren aurka bideratutako auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 249/2009 falta-judizioan. Israel Augusto Arana Cornejo jauna La Pazen (Bolivia) jaio zen, Etxarri Aranazko Zugarreta kaleko 18ko 1. solairuan bizi da, 1988ko irailaren 29an jaio zen eta Jesúsen eta Maríanelaren semea da. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

Israel Augusto Arana Cornejo kondenatzen dut, Kode Zibilaren 634. artikuluaren desobeditzearen falta baten egilea den aldetik, egunero zortzi euroko isuna ordaintzera hogeita hamar egunez (240 euro) eta ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Israel Augusto Arana Cornejori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Epaile magistratua, M.ª Carmen González-Echegaray de Yarto.

Iragarkiaren kodea: J1012847