101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 223/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko eta adostu gabeko seme-alaba adingabeen zaintza, babespe eta elikadurarako 223/2010 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Abilio da Resurreiçao Cordeiro jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Idoya Aroztegui Berrio andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Partez baiesten dut Ayala Leoz auzitegietako prokuradore jaunak, Idoya Aroztegui Berrio andrea ordezkatuz, Abilio Da Resurreiçao Cordeiro jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek behin betiko ezartzea erabakitzen dut:

1.-Alejandra alaba adingabearen zaintza eta babesa Aróztegui andreari ematen zaizkio. Halaber, amak bakarrik erabiliko du adingabearen gaineko guraso-ahala, eta horrenbestez, Da Resurreiçao jaunak bere alabaren gaineko guraso-ahala galduko du.

2.-Ez da bidezkotzat jotzen Da Resurreiçao jaunaren eta alabaren, Alejandraren arteko bisita eta egonaldietarako araubiderik ezartzea.

3.-Da Resurreiçao jaunak bere alabarentzat hilean 100 euroko mantenu pentsioa ordainduko du. Pentsio horren zenbatekoa urtero berrikusiko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo eskumena duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldaketen arabera. Pentsio hori hilaren lehen bost egunen barnean ordainduko da, Aroztegui andreak adierazten duen kontuan. Aipatutakoa gorabehera, mantenurako prestazio hori erabakitzeke geratuko da, eta berriro eraginkorra izanen da Da Resurreiçao jaunak lanaren diru-sarrerak edo langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituela egiaztatzen denean, edo besterik ezean erabiltzeko bestelako baliabideak dituela frogatzen denean. Helburu horretarako, Aroztegui andreak betearazpen fasean epaitegian inguruabar horren frogabideak aurkezten ahalko ditu, eta bidezkoa dena ordaintzeko eskatzen ahalko du, aipatutako irizpideak kontuan hartuta, baldin eta Da Resurreiçao jaunak lehenago ordaindu ez baditu.

Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bideak: apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1012784