101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 307/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, behin-behineko neurrien gaineko 307/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Abilio da Resurreiçao Cordeiro jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Idoya Aroztegui Berrio andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedapen zatia.

Xedatzen dut: erabakitzen da, arrazoibide juridikoan azaldutako zioengatik, artxibatu eginen direla behin-behineko neurriak ezartzeko auto hauek, Idoya Aroztegui Berrioren izenean eta hura ordezkatuz José María Ayala Leoz prokuradore jaunak Abilio da Resurreiçao Cordeiro jaunaren aurka sustatu dituenak.

Erants bekie auto hauei egindako ikustaldiaren eta auto nagusietan emandako ebazpenaren lekukotza.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatzen du epaileak. Horren fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1012783