101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Epatze ediktua. 685/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.

Inmaculada Jurio Macaya andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkariak, aditzera ematen dut:

María Mercedes Iriarte Barca andrearen izenean eta haren ordezkari gisa ari dela, Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik Orazio Maffei jaunaren aurka bideratzen ari diren ezkontzaz kanpoko eta adostu gabeko seme-alaba adingabeen zaintza, babespe eta elikadurarako 685/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Orazio Maffei jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Orazio Maffei jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Iruñean, 2010eko uztailaren 28an.-Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1013018