101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2590/2009 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta horrenbestez, Harmonie Des Lieux S.L., José Miguel Jaunarena Colmenero jauna eta auzi-ihesean dagoen Iñigo de Loyola Castellano Martínez jauna kondenatzen ditut alderdi demandatzaileari 23.124,29 euro (hogeita hiru mila ehun eta hogeita lau euro eta hogeita bederatzi zentimo) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta José Miguel Jaunarena Colmenerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 23an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1012845