101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2451/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Eurocam Sociedad Cooperativak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedapen zatia:

Eurocam Sociedad Cooperativa alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, CVA Arratxea SLk, hots, betearazpenpekoak, bost mila zazpiehun eta berrogeita hamabost euro eta berrogeita hamar zentimo (5.755,50 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkioten. Alderdi betearazlearen ordezkari Elena Burguete Mira prokuradorea aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta CVA Arratxea, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko uztailaren 23an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1012843