101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Eraulgo AA 12 eremua urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2010eko uztailaren 29an:

Ikusirik Eraulgo AA12 eremua urbanizatzeko proiektua, Jesús Alen Andueza arkitektoak izenpetua eta 2010eko otsailaren 1ean ikus-onetsia.

Ikusirik ez dela alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean.

EBATZI DUT:

Lehena.-Behin betiko onestea Eraulgo AA12 eremua urbanizatzeko proiektua, ondoko agindu hauekin:

-Egungo kaleen egoera eragiten duten obren kasuan (zangak irekitzea, kanalizazioen aldaketa, zoladurak konpontzea...), zoruen eta kanpoko akaberen azken egoera egokia izan beharko da, estetikaren aldetik ere egokia. Udalak zoladurako tarteune osoak kendu eta berriak paratzeko eskatzen ahalko du, bertan behar ez diren zerrenda eta/edo partxeak ez agertzeko.

-Sustatzaileak enpresa hornitzaileen baldintzak bete beharko ditu aurreikusitako azpiegiturak egitean. Batez ere, Jurramendiko Mankomunitatearen aldeko txostena eskuratu beharko da ur hornidurari eta ur beltzen saneamenduari dagozkien irtenbideetarako. Euri urak ezin dira ur beltzen sarean isuri.

-Horniduraren, argindarraren eta telekomunikazioen zerbitzuak eraman beharko dira A.A.12 eremuaren fronte osoan zehar. Ticularrenta kaleko malda dela eta, baldintza horretatik saneamendu sarea salbuesten ahal da; izan ere, luzatuz gero, ura ponpatu beharko litzateke tarte baterako.

-Euri urak biltzeko lurpeko sarerik ez dagoen arren, beste kasu batzuetan ere eskatu izan da euri urak eramateko lurpeko sare bat jarduketa eremuan, aurreikusten baita etorkizunean gainerako herriko sareari lotzen ahalko zaiola. Kasu honetan, 95 eta 96. lurzatien fronteak beheranzko malda bat dauka, lurzoru urbanizaezinerantz, eta, hortaz, ezin izanen litzaioke euri uren sare bati lotu hiri lurzoruan. Horrenbestez, arrazoizkoa da hura ez eskatzea. Hala ere, aurreikusi beharko da, behinik behin, euri urak lur azaletik eramatea, ubide baten edo antzeko modu baten bidez, bai eta haiek isurtzea ere, ezein jabetzarik edo eremu publikoa kaltetu gabe.

-Ticularrenta kaleko argiteria publikoa osatzeari edo bertako elementuren bat ordezteari dagokienez, Eraulgo Kontzejuak du azken hitza.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea interesdunei; eta haren kontra ezar ditzaketen errekurtsoen berri ematea.

Hirugarrena.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari ebazpen hau jakinaraztea, honen berri izan dezan.

Aritzalan (Deierri), 2010eko uztailaren 29an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Carmono Ollo.

Iragarkiaren kodea: L1013136