101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza sortzeko espedientea, 2010. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2010eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu berezia eta kreditu gehikuntza sortzeko espedientea, 2010. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hona hemen laburpena:

Aldaketak aurrekontuan:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

451-64500

Wifi linea herrian jartzea

6.000,00

451-2220000

Telefono linea Wifirako

600,00

921-45500

Nafarroako Gobernuko tributu-zehapena

164.200,00

452-62201

Kiroldegi berria eraikitzea

1.590.000,00

452-64801

Kirldegi berriko obren zuzendaritza

75.000,00

451-64500

Udalaren web orria

2.000,00

121-12004

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren kontratazioa

21.000,00

314-16001

Kontrataturiko langileen gizarte aseguruak

7.000,00

Aldaketak, guztira:

1.865.800,00

Finantzabideak:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

870

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

965.800,00

91700

Banku entitate batekin hitzartu beharreko kreditua

900.000,00

Finantziazio iturriak, guztira

1.865.800,00

Diruzaintzako gerakinaren kontura

1.865.800,00

Aldaketa hau egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu dezan eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Villatuertan, 2010eko abuztuaren 4an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1013274