101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak uztailaren 27an emandako 1959/2010 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Aipatu ebazpenaren testuan akats bat aurkitu denez, ondotik ematen da behar den zuzenketa, hots, desgaitasuna dutenen txandan onartu eta baztertutako izangaien zerrenda aldatzea. Horrenbestez:

-Juan Carlos Virosta Suárez, baztertuen zerrendatik onartuen zerrendara pasatu da.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1013640