101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren enpresa-mintegiaren espazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

Udalak, 2010eko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, aipatu ordenantza onetsi zuen hasiera batean, eta argitaratu, berriz, 2010eko maiatzaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu ordenantza behin betikoz onetsita gelditu da eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da. Hona hemen:

ORDENANTZA FISKALA, TUTERAKO UDALAREN ENPRESA-MINTEGIAREN ESPAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluari jarraikiz ezarri da, tasa eta prezio publikoei dagokionez.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako ordainarazpen edo tasa honen xedea da Tuterako Udalaren jabetzako enpresa-mintegiaren erabiltzaileek tokiko jabari publikoan halako denbora batean egiten duten erabilera pribatiboa edo espezioen aprobetxamendua .

Espazio horien aprobetxamenduaren barrenean daude enpresa-mintegiaren instalazioak eta bertako zerbitzu osagarriak erabiltzea.

Honako kontzeptu hauek bereizi behar dira:

-Inkubazioa: hazteko gaitasun handia duten enpresendako edota enpresa sortu berri bereizleendako. Horiei lokal bereziak eskainiko zaizkie, hain zuzen ere euren beharrei egokituak, eta eremu komun eta zerbitzu pertsonalizatuez hornituak, enpresa abian jartzeko 2-4 urteko epean, banaz bertze.

-Aurreinkubazioa: garapen bidean dauden proiektuek, oraindik enpresa sortu gabe, mintegian ematen duten denboraldia (gehienez ere urtebete).

-Luzapena: inkubazio aldia iraganik, enpresek egonaldia luzatzeko eskabidea egin dezakete, betiere ohiz kanpoko arrazoiengatik, baina gehienez ere urtebeteko.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Ordaintzera beharturik daude mintegiko instalazioak erabiltzen dituzten pertsona natural nahiz juridikoak, esleipena egin ondoren.

Karga-oinarria

4. artikulua. Karga oinarritzat hartuko da mintegiko espazioen hilabeteko erabilera, betiere lokalaren tipologiari lotua eta inkubazio, aurreinkubazio edo luzapena ote den begiratuta.

Ordaindu beharra

5. artikulua. 1. Ordaindu beharra sortuko da enpresen instalazioen esleipena edo haien erabilera baimentzen denean edo zerbitzu osagarrien erabilera gertatzen denean, betiere Tokiko Gobernu Batzordeak enpresarendako espazioaren esleipena formalizatu ondoren.

Tuterako Enpresa-mintegiko egonaldia 2 urtekoa izanen da eskualdeko proiektu bereizleetarako, eta bertze bi urtez luzatzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitatearen barnean hazteko gaitasun handia edo izaera berritzailea duten proiektuetarako.

Enpresa proiektuak badira, enpresa oraindik eratu gabe egonarren, eta aurreikunbazio zerbitzua eskatu badute, gehieneko epea urtebetekoa izanen da.

Gehieneko egonaldia igaro ondoren, ohiz kanpoko arrazoiak direla-eta luzapena eskatzeko aukera egonen da. Eskaera onetsiz gero, urtebeteko iraupena izanen du, gehienez ere, eta aldi horretan merkatuko benetako kostua aplikatuko da.

2. Subjektu pasiboak, sortzen diren tasak ordaintzeaz gain, erabiltzen utzi zaizkien ondasun, higigarri eta higiezinetan eragindako kalte guztien erantzule izanen dira. Haiei erantzutzeko, esleipen-hartzaileak Udal Diruzaintzan pausatu beharko dute fidantza bat, hain zuzen ere 3 hilabeteko kuotei dagokiena, enpresendako eremua erabiltzeagatik, betiere esleipena gertatu eta hurrengo hamabortz egunetan.

3. Kontzesioak eta baimenak besterenezinak dira; hortaz, onuradunek ezin dizkiete beren eskubideak hirugarrenei eman.

4. Enpresa-mintegiko errentarien kontura izanen dira hornidura zerbitzuen kontsumoaren gastuak, hala nola, euren eremu pribatuko elektrizitate, ur eta telefonoari dagozkienak.

Tarifak

6. artikulua. 1. Aplikatuko diren tarifak honekin batera doan eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Osoko Bilkurak aldatzen edo indargabetzen ez dituen bitartean.

Tarifetan bereizi beharko dira honako kontzeptu eta ezaugarri hauek:

-Inkubazioa: inkubazioaren prezioa merkatuarena baina %20 merkeago izanen da.

-Aurreinkubazioa: aplikatu beharreko prezioa izanen da inkubazioaren prezioa baino %50 merkeago.

-Luzapena: kasu honetan merkatu tarifa aplikatuko da.

2. Tuterako Udalak, zer tarifa aplikatuko dituen erabakitze aldera, ahalmena izanen du entitate erabiltzaileei beren izaera erakutsi eta espazioak zer jardueratarako eskatzen dituzten frogatuko duten agiriak eskatzeko.

3. Tasa horien funtzionamendu egokia lortu ahal izateko, eremuen titularrek Udalari erraztu ahalko diote euren kuoten ordainketa, horretarako edozein finantza-entitatetan helbideratuz.

Diru-bilketa

7. artikulua. Mintegiko eremuak erabiltzeko tasak hilabetero ordaindu beharko dira.

1. Tasa hori hilabete bakoitzeko lehenbiziko egunean sortuko da, eta ordainketa aldez aurretik egin beharko da noiz eta sortzapena gertatu ondoko lehenbiziko 5 lanegunen barrenean, betiere esleipen bakoitzean ezartzen den moduan.

2. Udalak ezarritako epeetan ez badira ordainketa horiek egiten, berehala aplikatuko da premiamendu bidea.

8. artikulua. Tasak Udal Diruzaintzan ordainduko dira edo subjektu pasiboei adierazten zaien lekuan.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Enpresa-mintegiko eremuen eta zerbitzu osagarrien erabileraren esleipena eta arautzea Tuterako Udaleko Enpresen Mintegiko habia-nabeen azpiegiturak eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamenduan ezarritakoak zuzenduko ditu.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

11. artikulua. Arau-hauste larria da interesdunak aitorpen faltsua aurkeztea berez ez zegozkion abantailak edo onurak baliatu ahal izateko.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean oso-osorik argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Tuteran, 2010eko uztailaren 8an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Tarifak

1. eranskina.-Mintegiko instalazioak erabiltzeko tarifak.

LOKALAREN TIPOLOGIA

INKUBAZIOAREN KOSTUA, HILAB.

AURREINKUB. KOSTUA, HILAB.

LUZAPENAREN KOSTUA, HILAB.

1. nabea (107,64 m²)

388

194

484

2. nabea (81,81 m²)

295

147

368

3. nabea (77,29 m²)

278

139

348

4. nabea (51,26 m²)

185

92

231

5. bulegoa (25,88 m²)

145

72

181

6. bulegoa (25,82 m²)

145

72

181

7. bulegoa (25,01 m²)

140

70

175

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1012006