101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

1/2010 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2010eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2010eko aurrekontuan, kreditu-gerakina sarturik horretarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aipatu epean inork alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea onetsita geldituko da zuzenean.

Odietan, 2010eko uztailaren 22an.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1013314