101. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Simaurtegiak paratzea arautzen duen udal ordenantza.
Behin betiko onespena

Lezaungo Udalak, 2010eko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Simaurtegiak paratzea arautzen duen udal ordenantza. 2010eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lezaunen, 2010eko ekainaren 4an.-Alkatea, Carmen López Salanueva.

ORDENANTZA, LEZAUNGO UDAL MUGAPEAN
SIMAURTEGIAK PARATZEA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da finkatzea hiri lurzorutik gorde beharreko gutxieneko distantzia, simaurtegiak jartzerakoan Lezaungo udal mugapean.

2. artikulua. Simaurtegiak dira halako eraikin edo instalazioak simaurtegia gordetzeko erabiltzen direnak, izanik simaurra 148/2003 Foru Dekretuaren 2. artikuluak zehazten duena. Foru Dekretu horrek ingurumen baldintza teknikoak finkatu zituen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko abeltzaintzako instalazioek bete behar zituztenak.

3. artikulua. Simaurtegiak paratuko dira Lezaungo hiri lurzorutik 1.000 metrora, gutxienez, eta distantzia berera Danentzako ostatutik. Debeku dira, erabat, distantzia hori gordetzen ez dutenak.

Horiek paratzeko gainerako baldintzei dagokienez, lege orokorrak, 148/2003 Dekretuak, 76/2006 Foru Dekretuak aldatu baitzuen, eta Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak ezartzen dituen 234/2005 Foru Aginduak eskatzen dituzten berberak izanen dira.

Iragarkiaren kodea: L1013311